Izar berria San Mamesen

Fernando Llorente San Mamés-enNor eta gure Llorente bihurtu zaigu azken egunetako izar. Distira dario, poza, ilusioa… Eta seguruenik ez da gutxiagorako, baina izan gaitezen zintzoak.  21ez beheko selekzioan lan ona burutu bazuen ere, 1. mailako ligan jarduten duenetik, ezer gutxi erakutsi digu Urzaiz Handiaren ordezkoa izan behar zuenak. Horrela azken bost urte hauetan entrenatzaile gehienek, Valverdek, Sarriugartek eta Clementek, besteak beste, denboraldiaren hasieran jokatzeko aukera anitz eman dioten arren, beronek aurrera egin ahala, aurreralariarengan jarritako uste ona etsipen bilakatu da, ez baitu zelaian bere jokoarekin nabarmentzen jakin, beharbada, Barakaldokoak behin baino gehiagotan aipatu zuen gaztetasun eta eskarmentu ezagatik.

Hala ere, nonbait Llorente hazi egin da jokari bezala. Horregatik egun Caparrosek astebururo deitzen du jokatzera. Are gehiago, Espainiako selekzioaren entrenatzailea den Del Bosquek ere aintzat hartu du bere lana eta atzo Chileren aurkako partidako azken minutuetan bere urrezko aukera izan zuen.

Gaur hainbat egunkaritan Llorente Athletic taldearen lidertzat jotzen dute eta niri irribarre maltzurra ateratzen zait, beldur bainaiz izar berriaren distirak ez ote duen luze iraungo, eta bestela, denbora lekuko!

Etiquetas:

3 Respuestas para “Izar berria San Mamesen”

  1. kekov dice:

    Personalmente no acaba de convencerme, pero es lo que hay.

  2. Athletic.co.uk dice:

    A mi tampoco, pero no hay mas.

  3. kekov dice:

    Manda huevos que este tio sea internacional, con lo que le costó a Isma.
    Me parece que es un triste… si este tiene que ser nuestro Lider vamos apañados.
    Soy el único que se acuerda de Ziganda?

Deja un Comentario

© 2013 harrobi.com. Todos los derechos reservados.